Azaroaren 19an, asteazkenean, 19:00etan, Errenteriako Kirol Gala egingo da Lekuona Fabrikan.
Klubei eta elkarteei denboraldi osoan egindako lan bikainagatik eskerrak emateaz gain, aurtengo Kirol Gala “Ametsen Garaipena” gaiaren pean egingo da, kirola oso lotuta baitago haiekin. Kirolari eta talde guztiek dituzte beren kirolarekin lotutako ametsak: errendimendua hobetzea, taldekideekin entrenatzen jarraitzea, sariak irabaztea edo lagun berriak egitea, besteak beste.
Bertaratu nahi duten klubeko bazkideek gonbidapena eska dezakete. Lekuak mugatuak dira.