Marpex Beraun Errenteria Mahai Tenis Kluba-k Gabonetako Txapelketa antolatu du. Maila guztietarako irekita dagoen lehiaketa hau 2025eko abenduaren 27an izango da, Errenteriako Galtzaraborda Kiroldegian. Txapelketa Marpex Importaciones, Gipuzkoako Mahai Tenis Federazioa eta Errenteriako Udalaren lankidetzari esker antolatu da.

Txapelketa bi kategoriatan antolatuta dago, ordutegi desberdinekin:

A Irekia

Ordutegia: 9:30etik 14:30era
Maila nazionaleko jokalarientzat
Talde faserako sailkatzen ez direnentzat kontsolazio txanda bat egingo da.

B Irekia

Ordutegia: 16:00etatik 21:00etara
Beste maila batzuetako jokalarientzat
Talde faserako sailkatzen ez direnentzat kontsolazio txanda bat egingo da.

Izen-ematearen prezioa 15 euro da pertsonako. Kategoria guztietako lehen postuan sailkatuei sariak emango zaizkie.

Parte-hartzaile kopurua mugatua da bi kategorietan. Izena emateko azken eguna abenduaren 24a da, 23:59etan.: info@beraunerrenteria.com edo 608357706 eta 617697533 telefono zenbakietara.