Juneren Hegoak Elkarteak berriro ospatuko du Juneren Hegoak Eguna Errenterian, urriaren 11n. Hainbat jarduera egingo dira egun osoan zehar Gernika Plazan, eta eguraldi txarra eginez gero, Koldo Mitxelena patiora eramango dira.
Goizean, puzgarriak, eskulanak, aurpegi-margoketa, photocall bat eta mahai-tenisa egongo dira Marpex Beraun Errenteriako Mahai-Tenis Kirol Klubarekin, eta arratsaldean, emanaldien ordua izango da. 16:00etan, Edu Magoak magia ikuskizuna eskainiko du, 17:15ean, Motx Pailazoak emanaldia eskainiko du, eta festa DJ Ostorekin amaituko da, 18:30ean hasita.
Ekitaldia Luisma Laboak aurkeztu eta gidatuko du, eta egun osoan zehar Abarka, BPAN, Mindara, Naizen eta Pausoka bezalako elkarte bazkideen salgaien postuak egongo dira, baita edarien zerbitzua ere, eta horien irabaziak elkarteko familiei laguntzeko izango dira.