Kategoria: Berriak Page 5 of 9

Gure klubak beste urte batez elkarlanean arituko da 2025eko Juneren Hegoak Egunarekin

Juneren Hegoak Elkarteak berriro ospatuko du Juneren Hegoak Eguna Errenterian, urriaren 11n. Hainbat jarduera egingo dira egun osoan zehar Gernika Plazan, eta eguraldi txarra eginez gero, Koldo Mitxelena patiora eramango dira.

Goizean, puzgarriak, eskulanak, aurpegi-margoketa, photocall bat eta mahai-tenisa egongo dira Marpex Beraun Errenteriako Mahai-Tenis Kirol Klubarekin, eta arratsaldean, emanaldien ordua izango da. 16:00etan, Edu Magoak magia ikuskizuna eskainiko du, 17:15ean, Motx Pailazoak emanaldia eskainiko du, eta festa DJ Ostorekin amaituko da, 18:30ean hasita.

Ekitaldia Luisma Laboak aurkeztu eta gidatuko du, eta egun osoan zehar Abarka, BPAN, Mindara, Naizen eta Pausoka bezalako elkarte bazkideen salgaien postuak egongo dira, baita edarien zerbitzua ere, eta horien irabaziak elkarteko familiei laguntzeko izango dira.

Gure webgunea orain euskeraz dago eskuragarri

Kirolean euskera sustatzeko, zabaltzeko eta erabiltzeko dugun konpromisoaren barruan, Marpex Beraun Errenteria Mahai Tenis Kirol Kluba-ren webguneko eduki guztiak euskeraz egongo dira eskuragarri gaurtik aurrera. Era berean, gure sare sozialetan euskera erabiltzea lehentasuna izango da.

Gure webgunearen euskerazko bertsiora sartzeko, menu nagusiko dagokion botoian (EUS) klik egin besterik ez duzu egin behar.

Page 5 of 9

      

© 2012-2026. Beraun Errenteria Mahai Tenisa
CIF: G75063628
Lege oharra | Pribatutasun eta datuen babes politika | Cookien politika

Beraun Errenteria Mahai Tenisa
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.