Kategoria: Berriak Page 6 of 9

2025/2026ko Gipuzkoako Kopako txapeldunordeak

Marpex Beraun Errenteria Mahai Tenis Kirol Kluba txapeldunorde berria izan da joan den larunbatean, irailaren 13an, Irungo Sonia Etxazarreta Prestakuntza Zentroan jokatu zen 2025/2025 GIPUKOAKO Kopan.

Ekain Gómezek, Xabi Martínek eta Julen Legarrak osatutako Errenteriako taldeak bigarren postua lortu zuen 60 jokalari baino gehiagok parte hartu zuten lehiaketan. Lehen eta hirugarren postuak Leka Enea klubarentzat izan ziren.

Klubaren kuotak 2025/2026

Abuztuaren 12an egindako Ohiko Batzarrean onartu bezala, hauek dira Marpex Beraun Errenteria Mahai Tenis Kirol Kluba-ren kuotak 2025/2026 denboraldirako:

Kuota orokorra: 400,00 €
16 urtetik beherakoen kuota: 330,00 €
Familia kuota (pertsonako): 330,00 €
Eskola kuota: 250,00 €

Kuota urtekoa da eta bi zatitan ordaindu behar da (2025eko irailaren 1ean eta 2026ko otsailaren 1ean). Ordainketa zordunketa bidez edo banku-transferentzia bidez egingo da soilik.

Kuotaz gain, bazkide/jokalari bakoitzak bere federazio-lizentziaren kostua ordaindu beharko dio klubari banku-transferentzia bidez.

Page 6 of 9

      

© 2012-2026. Beraun Errenteria Mahai Tenisa
CIF: G75063628
Lege oharra | Pribatutasun eta datuen babes politika | Cookien politika

Beraun Errenteria Mahai Tenisa
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.