Abuztuaren 12an egindako Ohiko Batzarrean onartu bezala, hauek dira Marpex Beraun Errenteria Mahai Tenis Kirol Kluba-ren kuotak 2025/2026 denboraldirako:

Kuota orokorra: 400,00 €
16 urtetik beherakoen kuota: 330,00 €
Familia kuota (pertsonako): 330,00 €
Eskola kuota: 250,00 €

Kuota urtekoa da eta bi zatitan ordaindu behar da (2025eko irailaren 1ean eta 2026ko otsailaren 1ean). Ordainketa zordunketa bidez edo banku-transferentzia bidez egingo da soilik.

Kuotaz gain, bazkide/jokalari bakoitzak bere federazio-lizentziaren kostua ordaindu beharko dio klubari banku-transferentzia bidez.